irteera etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
irteera etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024(e)ko apirilaren 9(a), asteartea

ARANTZARA KANPALDIA - CAMPAMENTO EN ARANTZA

Esan bezala, aurreko martxoaren 25etik 27ra DBH/ESO1-2.mailako ikasleek Arantzan kanpaldia izan zuten. Kanpaldi honen helburu nagusia euskararen sentsibilizazioa eta erabilera sustatzea bazen ere, aukera eman du bertako ikastetxearekin elkatrukea egiteko, zeinarekin ikasturtean zehar hainbat ekimen egin ditugu beraiekin partekatuz. 

Horretarako, Arantzako aterpean egindako egonaldian, hainbat ekintza ezberdin izan zituzten. 

Lehenengo egunean, Arantzara iritsi, goxo-goxo bazkaldu, eta ondoren, San Juan Xarreko natura erresarbara joan ginen paseotxo bat emanez. Bigarren egunean, goizean Arantzako eskolako DBH1-2.mailakoekin elkartukea egiteko aukera izan genuen jokuen bitartez eta primeran pasatu genuen. Zuzenean elkar ezagutzeko aukera izan genuen, eta egia esan, paregabeko goiza pasatu genuen, eskerrik asko! Arratsaldean, aldiz, zuhaitz-parkea egin genuen, eta asteazkena itzulerarako eguna izan zen.



Como dijimos, del 25 al 27 de marzo pasado el alumnado de ESO/ESO1-2 tuvo una acampada en Arantza. El objetivo principal de esta acampada fueron la sensibilización y el fomento del uso del euskera, pero tambén ha permitido la interacción con escuela local, con la que hemos realizado diferentes iniciativas a lo largo del curso. 
Para ello, durante su estancia en el refugio de Arantza, tuvieron diferentes actividades. 

El primer día, llegamos a Arantza y después de comer, pasamos por la reserva natural de San Juan Xar. El segundo día, por la mañana, tuvimos la oportunidad de juntarnos con el alumnado de DBH12 de la escuela de Arantza a través de diferentes juegos y lo pasamos en grande y por fin tuvimos la oportunidad de conocernos personalmente. Nos gustaría agradecerles la mañana preparada. Por la tarde hicimos arborismo y el miércoles fue el día de regreso.



2024(e)ko martxoaren 26(a), asteartea

Institutuetara bixita - Visita a los institutos

Urtero bezala aurten ere ikasleak Iruñara eraman ditugu, DBH bukatzerakoan ikasketan jarraitzeko haien interesekoak izan daitezkeen hainbat zentro ikustera.

Aurtengo bixita berezia izan da, ikaslegoaren parte bat Arantzara joan baitzen egun horretan bertan (izango duzue honen berri!) eta beste asko Erroma eta Florentziatik iritsi berriak baitziren.

Goiz mugitu honetan zehar Donapea LH zentroa ikusi genuen, eta gero ereduaren arabera banatu ginen. D ereduko ikasleek Alaitz BHI bixitatu zuten, eta A/G eredukoek, berriz, IES Barañain.


Como todos los años, hemos vuelto a llevar al alumnado a Pamplona, para visitar varios centros que pueden ser de su interés una vez acaben la ESO.

Este año la visita ha sido especial, porque parte del alumnado fue a Arantza ese mismo día (¡ya os contaremos!), y algunes acababan de volver de Roma e Italia.

Durante esa ajetreada mañana visitamos el centro de FP Donapea, y luego nos dividimos por modelos. El alumnado de modelo A/G estuvo en el IES Barañain, mientras que el de D visitaba Alaitz BHI.




2023(e)ko azaroaren 22(a), asteazkena

Irulegira eta Saltokara bixita - Visita a Irulegi y a Saltoka

Pasaden ostegunean, azaroak 16, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak Iruñerrira hurbildu ziren goiza pasatzera.

Txikiek Saltokan primeran pasa zuten. Lehen Hezkuntzakoak beranduago batu zitzaizien, Irulegin bixita oso interesgarri bat eduki baitzuten. 


El jueves pasado, 16 de noviembre, el alumnado y profesorado de Educación Infantil y Primaria se acercó a la comarca de Pamplona a pasar la mañana.

Les peques lo pasaron genial en Saltoka y Primaria se les unió más tarde, ya que antes tuvieron una isita interesantísima en Irulegi.



2023(e)ko urriaren 24(a), asteartea

Ez dakigu geldirik egoten / No sabemos estar quietos

Irailean oinak eta buruak eskolan jarri bagenituen, urria geldirik ez egoteko momentua izaten ari da. Irteerak, tailerrak, bixitak... denatarik egin dugu!

Aurreko sarreran eman genizuen hilabete hasieran egindako konposta erabiltzen ikasleko tailerraren berri. Irakurri ez bazenuten, hemen duzue!

Urriaren 6an DBHko BioGeoko ikasleak Orbaitzetara joan ziren, non Otsagi, Garralda eta Baigorriko ikasleekin elkartu eta zonaldeko historia zein geologiaren inguruan lanean aritu ziren. 
Hasteko, Orbaitzetako Arma Olaren arrastoak eta honi buruzko erakusketa bisitatu zituzten, eta gero Aezkoako ibarra ikuspuntu geologikotik aztertzeko aukera izan zuten, eremu hau, bereziki, trantsizio geologikoan baitago. Bertan topa daitezkeen materialak 400 eta 40 milioi urte bitarteko harriak ditu! Ikasleek aurrez-aurre mineral desberdinen laginak ikusi eta aztertu zituzten.
Irteera interesgarri zein aberasgarria izan zen guztiontzat, asko ikasi zuten!

Orbaizetan / En Orbaiceta

Zubi aurreko asteazkenean, DBHko D eta A ereduko ikasleak Garraldara abiatu ziren, urteak martxan daramatzaten pirineoko topaketekin jarraitzeko. Topaketa hauen helburu nagusiak bi dira: alde batetik, gazteen artean euskeraren erabilera sustatzea, eta bestetik, bailara arteko harremanak osatu eta sendotzea.


Zubiaren bueltan, kurtso hasierako irteera egin genuen. Ba zen garaia! Eskola osoak elkarrekin egiten duen irteera hau beti da berezia eta polita. 
Aurtengoa memoria historikoarekin lotu genuen, ikasturtean zehar hainbat lekutara eramango gaituen Guarpenari ezau akabatan tempra proiektua martxan jarriz. 

Fernando Mendiola eta Ainara Rodrigezen eskutik Igari, bertako errepidea eta barrakoiak, eta bukatzeko monolitoa bixitatu genituen, eta asko ikasi genuen.
Hori guztia egin eta gero, bidankotzera iritsi eta bazkaltzea besterik etzizaigun falta!


Egun bakarreko atsedenaldia eta gero Eretako ikasleen bixita eduki genuen 18an. Laugarren ikasturtez Frantsesa ematen duten DBHko ikasleek Eretako ikasleekin eskutitz bidezko harremanetan jarraitzen dute, eta aurten ere, elkarketa bat egin da. 
Eguraldia ez genuen lagun izan baina Nabarzatoraino igo ginen orientazio jarduera kooperatibo bat eginez, eta behin hor baseliza bixitatu genuen.
Askorentzat bixita motz geratu zen eta hurrengo eguneko arratsaldean, euria gora-behera, berriz elkartu ginen haiekin meriendatu eta futbolean aritzeko. Ikusi gure portero habila!

Astea osatzeko, ostegun hartan Elikalimen tailerra eduki genuen, non Ainariak Ikastetxeko ikasleek eta Eutsiko kideek elkarrekin garai bateko eta egungo menuak lantzen ibili ziren. Elikalimeneko lagunek menuak osasungarriago izan daitezen aholkuak eman zizkiguten.


Eta aste honetan ere baditugu zereginak! Otsagiko ikasleekin elkartuko gara berriz, Gaztetxokoan oso pinta interesgarria daukan Gozamenez tailerra egiteko. Emango dizuegu honen berri!


···

Si en septiembre nos dedicamos a poner los pies y las cabezas en la escuela, octubre está siendo momento de no parar quietos. Salidas, talleres, visitas... ¡hemos hecho de todo!

En la última entrada os hablamos sobre el taller que hicimos a principio de mes para aprender a utilizar la nueva compostadora. Si no lo leísteis, lo tenéis aquí.

El 6 de octubre el alumnado de BioGeo de secundaria fue a Orbaiceta, donde se juntaron con alumnado de Ochagavía, Garralda y Baigorri, y trabajaron la historia y la geología del lugar.
Para empezar, visitaron los restos de la fábrica de armas de Orbaiceta y una exposición sobre la misma, y después, tuvieron la oportunidad de examinar el valle de Aézcoa desde un punto de vista geológico, porque esta zona está especialmente en un momento de transición geológica. ¡El material que se pueden encontrar allí contiene piedras de entre 400 y 40 millones de años! El alumnado vio muestras de diversos minerales.
Fue una salida tan interesante como enriquecedora para todos, ¡aprendieron un montón!

El miércoles que precedió al punte, el alumnado de los modelos A y D de la ESO viajó hasta Garralda para continuar con los encuentros del pirineo que llevan ya años en marcha. Estos encuentros tienen dos objetivos: por un lado, fomentar el uso del euskara entre las y los jóvenes, y por otro formar y fortalecer relaciones entre los distintos valles.

Garraldan / en Garralda

A la vuelta del puente, hicimos la salida de inicio de curso, ¡ya era hora! Esta salida conjunta de toda la escuela siempre es especial y bonita.
La de este año la hemos unido con la memoria histórica, poniendo en marcha el proyecto A la Memoria No se le Acaba el Tiempo, que nos llevará a varios sitios durante el curso.
De la mano de Fernando Mendiola y Ainara Rodriguez visitamos Igal, la carretera, los barracones, y para acabar, monolito, y aprendimos mucho.
Después de todo esto, ¡sólo nos quedaba bajar a Vidángoz y comer!

Descansamos un solo día antes de la visita del alumnado de Arette, el 18. Es ya el cuarto curso en el que el alumnado de francés se cartea con el de Arette y, también este año, nos hemos juntado.
El tiempo no nos acompañó pero subimos hasta Nabarzato con una actividad cooperativa de orientación, y una vez allí visitamos la ermita.
A muchas personas la visita se quedó corta y la tarde siguiente, entre paraguas y chubasqueros, nos volvimos a juntar para merendar y jugar un rato al fútbol. ¡Fijaros qué buen portero!

Eretako lagunekin Gazteluan / Con les amigues de Arette en El Castillo

Para completar la semana tuvimos el taller Elikalimen, en el que el alumnado de secundaria y los miembros de Eutsi examinaron los menús de antes y de ahora. Las amigas de Elikalimen nos dieron varias claves para conseguir que esos menús sean más sanos.

Elikalimen tailerra / Taller Elikalimen

¡Y para esta semana también tenemos planes! Volveremos a juntarnos con el alumnado de Ochagavía para hacer un taller que tiene muy buena pinta en el Gaztetxoko, ya os contaremos...




2019(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Erronkariko Eskola Belabarzen / La Escuela de Roncal en Belabarze

Astelehenean Erronkariko Eskolako ikasle eta irakasleak Belabarzera atera ginen urteoroko ikasturteko lehen irteera egiteko. Oraingoan, gainera, Erronkariko NIZeko basozainek bertako naturaren berri, haien lanaren berri eta baita hartzaren egoeraren berri eman ziguten: hala nola erabiltzen dituzten baliabideak haren segimendua egiteko eta kontrola bermatzeko.
Eguraldiak lagundu zuenez bi ibilbideak arazorik gabe egin genituen (luzea eta ertaina) eta arras gustura bazkaldu genuen Belabarzen.



El lunes el alumnado y profesorado de la Escuela de Roncal salimos a realizar la salida anual de inicio de curso. En esta ocasión, además, los agentes medioambientales del CIN de Roncal se encargaron de informarnos sobre su trabajo, el paisaje de la zona y la situación del oso. Entre otras cosas nos mostraron algunos dispositivos que utilizan para seguir al plantígrado y asegurar su control.
El tiempo ayudó y pudimos hacer sin contratiempo alguno los dos recorridos previstos (largo y mediano) y comer plácidamente en Belabarze.


HEMEN ARGAZKI GUZTIAK /// AQUÍ TODAS LAS FOTOS



2016(e)ko martxoaren 23(a), asteazkena

Bisita Euskalerria irratira - Visita a Euskalerria Irratia


DBH12 ikasleek Iruñera egindako azken irteeran Euskalerria Irratia bisitatu dute eta bertan grabatutako saioa eskeini nahi dizuegu. Klikatu estekan


Os queremos hacer llegar la sesión de radio que el alumnado de 12ESO del modelo D realizó en las instalaciones de Euskalherria Irratia en su última visita a Iruñea. Clica en el enlace.