2023(e)ko urriaren 24(a), asteartea

Ez dakigu geldirik egoten / No sabemos estar quietos

Irailean oinak eta buruak eskolan jarri bagenituen, urria geldirik ez egoteko momentua izaten ari da. Irteerak, tailerrak, bixitak... denatarik egin dugu!

Aurreko sarreran eman genizuen hilabete hasieran egindako konposta erabiltzen ikasleko tailerraren berri. Irakurri ez bazenuten, hemen duzue!

Urriaren 6an DBHko BioGeoko ikasleak Orbaitzetara joan ziren, non Otsagi, Garralda eta Baigorriko ikasleekin elkartu eta zonaldeko historia zein geologiaren inguruan lanean aritu ziren. 
Hasteko, Orbaitzetako Arma Olaren arrastoak eta honi buruzko erakusketa bisitatu zituzten, eta gero Aezkoako ibarra ikuspuntu geologikotik aztertzeko aukera izan zuten, eremu hau, bereziki, trantsizio geologikoan baitago. Bertan topa daitezkeen materialak 400 eta 40 milioi urte bitarteko harriak ditu! Ikasleek aurrez-aurre mineral desberdinen laginak ikusi eta aztertu zituzten.
Irteera interesgarri zein aberasgarria izan zen guztiontzat, asko ikasi zuten!

Orbaizetan / En Orbaiceta

Zubi aurreko asteazkenean, DBHko D eta A ereduko ikasleak Garraldara abiatu ziren, urteak martxan daramatzaten pirineoko topaketekin jarraitzeko. Topaketa hauen helburu nagusiak bi dira: alde batetik, gazteen artean euskeraren erabilera sustatzea, eta bestetik, bailara arteko harremanak osatu eta sendotzea.


Zubiaren bueltan, kurtso hasierako irteera egin genuen. Ba zen garaia! Eskola osoak elkarrekin egiten duen irteera hau beti da berezia eta polita. 
Aurtengoa memoria historikoarekin lotu genuen, ikasturtean zehar hainbat lekutara eramango gaituen Guarpenari ezau akabatan tempra proiektua martxan jarriz. 

Fernando Mendiola eta Ainara Rodrigezen eskutik Igari, bertako errepidea eta barrakoiak, eta bukatzeko monolitoa bixitatu genituen, eta asko ikasi genuen.
Hori guztia egin eta gero, bidankotzera iritsi eta bazkaltzea besterik etzizaigun falta!


Egun bakarreko atsedenaldia eta gero Eretako ikasleen bixita eduki genuen 18an. Laugarren ikasturtez Frantsesa ematen duten DBHko ikasleek Eretako ikasleekin eskutitz bidezko harremanetan jarraitzen dute, eta aurten ere, elkarketa bat egin da. 
Eguraldia ez genuen lagun izan baina Nabarzatoraino igo ginen orientazio jarduera kooperatibo bat eginez, eta behin hor baseliza bixitatu genuen.
Askorentzat bixita motz geratu zen eta hurrengo eguneko arratsaldean, euria gora-behera, berriz elkartu ginen haiekin meriendatu eta futbolean aritzeko. Ikusi gure portero habila!

Astea osatzeko, ostegun hartan Elikalimen tailerra eduki genuen, non Ainariak Ikastetxeko ikasleek eta Eutsiko kideek elkarrekin garai bateko eta egungo menuak lantzen ibili ziren. Elikalimeneko lagunek menuak osasungarriago izan daitezen aholkuak eman zizkiguten.


Eta aste honetan ere baditugu zereginak! Otsagiko ikasleekin elkartuko gara berriz, Gaztetxokoan oso pinta interesgarria daukan Gozamenez tailerra egiteko. Emango dizuegu honen berri!


···

Si en septiembre nos dedicamos a poner los pies y las cabezas en la escuela, octubre está siendo momento de no parar quietos. Salidas, talleres, visitas... ¡hemos hecho de todo!

En la última entrada os hablamos sobre el taller que hicimos a principio de mes para aprender a utilizar la nueva compostadora. Si no lo leísteis, lo tenéis aquí.

El 6 de octubre el alumnado de BioGeo de secundaria fue a Orbaiceta, donde se juntaron con alumnado de Ochagavía, Garralda y Baigorri, y trabajaron la historia y la geología del lugar.
Para empezar, visitaron los restos de la fábrica de armas de Orbaiceta y una exposición sobre la misma, y después, tuvieron la oportunidad de examinar el valle de Aézcoa desde un punto de vista geológico, porque esta zona está especialmente en un momento de transición geológica. ¡El material que se pueden encontrar allí contiene piedras de entre 400 y 40 millones de años! El alumnado vio muestras de diversos minerales.
Fue una salida tan interesante como enriquecedora para todos, ¡aprendieron un montón!

El miércoles que precedió al punte, el alumnado de los modelos A y D de la ESO viajó hasta Garralda para continuar con los encuentros del pirineo que llevan ya años en marcha. Estos encuentros tienen dos objetivos: por un lado, fomentar el uso del euskara entre las y los jóvenes, y por otro formar y fortalecer relaciones entre los distintos valles.

Garraldan / en Garralda

A la vuelta del puente, hicimos la salida de inicio de curso, ¡ya era hora! Esta salida conjunta de toda la escuela siempre es especial y bonita.
La de este año la hemos unido con la memoria histórica, poniendo en marcha el proyecto A la Memoria No se le Acaba el Tiempo, que nos llevará a varios sitios durante el curso.
De la mano de Fernando Mendiola y Ainara Rodriguez visitamos Igal, la carretera, los barracones, y para acabar, monolito, y aprendimos mucho.
Después de todo esto, ¡sólo nos quedaba bajar a Vidángoz y comer!

Descansamos un solo día antes de la visita del alumnado de Arette, el 18. Es ya el cuarto curso en el que el alumnado de francés se cartea con el de Arette y, también este año, nos hemos juntado.
El tiempo no nos acompañó pero subimos hasta Nabarzato con una actividad cooperativa de orientación, y una vez allí visitamos la ermita.
A muchas personas la visita se quedó corta y la tarde siguiente, entre paraguas y chubasqueros, nos volvimos a juntar para merendar y jugar un rato al fútbol. ¡Fijaros qué buen portero!

Eretako lagunekin Gazteluan / Con les amigues de Arette en El Castillo

Para completar la semana tuvimos el taller Elikalimen, en el que el alumnado de secundaria y los miembros de Eutsi examinaron los menús de antes y de ahora. Las amigas de Elikalimen nos dieron varias claves para conseguir que esos menús sean más sanos.

Elikalimen tailerra / Taller Elikalimen

¡Y para esta semana también tenemos planes! Volveremos a juntarnos con el alumnado de Ochagavía para hacer un taller que tiene muy buena pinta en el Gaztetxoko, ya os contaremos...




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina