2021(e)ko urriaren 27(a), asteazkena

Erronkariko landa-eskolak amaitu du landa-eskoletako irakasleentzako prestakuntza-saioen zikloa / La escuela rural de Roncal cierra el ciclo de sesiones formativas de acogida al profesorado de Escuelas Rurales

Joan den astelehenean, urriak 18, itxi zen “Landa Eskolan lanean: Irakasleen harrera” izeneko prestakuntza jarduera. Erronkariko Julian Gayarre eskolan burutu zen azken saio honetan, landa eremuen ezaugarrietaz eta hauek eskolan duten eraginari buruz hausnartzen aritu ziren irakasleak aurten zonaldeko Koordinatzailea den Jone Alastueyren gidaritzapean. Saioaren lehenengo atalean, landa eskola hauen indargune, ahulezi, mehatxu eta aukerataz aritu ziren AMIA baten bidez. Bigarrenean, berriz, eskolako antolakuntzaz eta aurtengo ibilbidearen helburuak zehazten jardun ziren. Bukatzeko, ibarreko garagardotegian bisita egin zuten eta merendu goxo batez gozatu zuten. Beste 3 zonaldetan ere burutu da antzeko jarduera: Baztan, Malerreka eta Irunberriko zonaldeetan, hain zuzen ere.
El pasado lunes 18 de octubre se cerró la actividad formativa “Trabajando en la Escuela Rural: La acogida del profesorado”. En esta última sesión, que tuvo lugar en la escuela Julián Gayarre de Roncal, los profesores y profesoras reflexionaron sobre las características de la zona rural y su influencia en la escuela, bajo la dirección de Jone Alastuey, Coordinadora de la zona. En la primera parte de la sesión se trataron las fortalezas, debilidades, amenazas y oportunidades de estas escuelas rurales a través de una DAFO. Posteriormente se trabajó en torno a la organización de la escuela y los objetivos a consegui este año. Para finalizar, visitaron la cervecería del valle y disfrutaron de una merienda. Otras 3 zonas en las que se ha llevado a cabo una actuación similar han sido Baztan, Malerreka y Lumbier.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina