2021(e)ko urriaren 5(a), asteartea

Pirinioetako eskolarteko 3. mikroipuin lehiaketa / 3. concurso de microcuentos en euskera del Pirineo

Pirinioetako eskolarteko 3. mikroipuin lehiaketa, Pirinioetako eskolek eta euskara zerbitzuek antolatuta.

3er Concurso Interescolar Pirenaico de Microcuentos organizado por las escuelas de los Pirineos y los  servicio de euskera.


Erronkaribarko sarituak eta idazleak / Escritoras y escritores del valle de Roncal


BI EGUNEKO BIZITZA
Ainara Sarrias Garces (Izaba)  
2. saria

    Fabrikatik atera berria nintzen. Lagunek eta nik gogo handia genuen gure bizitza hasteko. Borragoma perfektu bat nintzen orduan; kolore berdexka neukan eta nire gorputzak forma laukiduna zuen.
    Erosi nindutenean neska baten etxera eraman ninduten, eta hasieran, oso ongi tratatu ninduten.
Alabaina, estutxera sartu nindutenean dena aldatu zen. Boliek eta arkatzek haien hozkadurak erakutsi zizkidaten eta ikaratu egin nintzen. Klasera joan nintzenean neskak arkatzaren puntaz zulatu ninduen. Mina sentitu nuen, baina ondoren etorriko zena askoz okerragoa zen. Neskak erditik apurtu ninduen eta izugarrizko mina sentitu nituen.     
    Orain,zakarrontzian nago, puska txikietan banatuta, nire bizitzaren amaieraren zain.


SUA
Egoi Zalguizuri Ederra (Izaba)


Duela milaka urte, tximista bat izan zen sua ekarri ziguna. Hasieran, tximisten zain geunden sua lortzeko, baina denborarekin gu sortzeko gai bihurtu ginen.
Su horrek gau hotzetan berotu egiten gintuen, eta iluntasunean argitu. Urte askoz gure lagunik hoberena izan zen, eta bizitzeko ezinbesteko bilakatu zen.
Egun hotz batean, gehien behar genuen momentuan, gure kontran jarri zen sua. Mundu osoa suntsitu zuen. Bizitzarik gabe utzi zuen mundua, eta azkenik, olatu handi batek itzali zuen.

MIRENEK BOTEREAK DITU
Andrea Fayanás Zazpe (Burgi)


Bazen behin Miren izeneko neskato bat. Alaia, jatorra, naturazalea eta animaliak gustoko zituen. Egun batean Mirenek logelako armairua ireki zuen. Beste dimentsioko jungla batean agertu zen eta panda batekin topatu zen. Mirenek esan zion:

- Uiba! botereak ditut!

Mireni eta pandari kaiola handi bat gainean erori zitzaien. Pandak oihuka laguntza eskatzen hasi zen, ahotsik gabe geratu arte.

Miren eta panda 2 orduz egon ziren kaiolaren barruan. Pandak mimikaz esan zion Mireni jirafari laguntza eskatzeko. Jirafak esan zuen lore magikoa jan behar zuela. Nahi gabe Mirenek lore magikoa jan zuen, panda bihurtu zen eta kaiolatik ateratzea lortu zuten.


JON ETA JAGUARRA
Gari Bueno Alberdi (Izaba)

Bazen behin Jon izeneko mutiko bat Kuban bizi zena. Rubioa zen eta altua. Egun eguzkitsu batean mendira joatea erabaki zuen. Baina bat-batean galdu zen eta oihuka hasi zen:

- Ama, lagundu!

Bat-batean Jaguar bat atera zen eta jaguarrak esan zion:

- Jon, igo edo jango zaitut

- Bale bale, igoko naiz.

Segundo batzuetan kobazulo batera iritsi ziren eta jaguarra Joni kobazulora bota zuen, harri handi bat jarri zuen Jon ez ateratzeko. Kobazuloa ilun iluna zegoen baina antortxa batzuk piztu ziren, perretxiko magiko bat topatu zuen eta bere etxera teletransportatu zuen. Uf!! dena amesgaizto bat zen.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina