ieso etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ieso etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko azaroaren 11(a), astelehena

Erronkariko Eskolaren erreportajea Diario de Noticias egunkarian // Reportaje de la Escuela de Roncal en Diario de Noticias

Larunbatean, azaroaren 9an, argitaratu zuten Diario de Noticias egunkarian gure eskolatik bidalitako erreportaia NIZE: Euskal Eskola Publikoa gehigarrirako. Hor Zaraitzuko eskolarekin egin zen topaketa, despopulazioaren kontra egindako agerraldia, hartzaren inguruko informazioa, Matific aplikazioa eta irakurtzeko gomendioak jorratu genituen. Hemen ikus dezakezue online argitaratutako atala.

El sábado 9 de noviembre se publicó en el suplemento NIZE: Euskal Eskola Publikoa del Diario de Noticias un reportaje redactado en nuestra escuela. En él se relataba el encuentro que mantuvimos con la escuela de Salazar, la concentración que llevamos a cabo contra la despoblación, información sobre el oso, la aplicación Matific y, finalmente, unos consejos literarios. Aquí podéis conseguir la información publicada on line.

2019(e)ko urriaren 29(a), asteartea

YOUTUBER IZATEKO MILA MODU // MIL Y UN FORMAS DE SER YOUTUBER (2. sesión)

Youtuber izateko ikastaroari jarraipena emanez, ESOko ikasleek aktiboki parte hartu dute oraingona. Hemen duzue egindakoaren ale bat.
Gogoan har ezazue Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuaren bidez, kultura digitalean euskara sustatzeko programa, Sarean Euskaraz, abiatu duela.
Erronkariko Euskara Zerbitzu Teknikoari esker programa Erronkaribarko institutura iritsi eta kultura digitalari loturiko ikastaroa antolatu dela, Youtuber fenomenoari buruz hain zuzen ere.
Bertan ikasleek eduki audiobisualak ulertzen, grabatzen eta sortzen ikasi dute.




La semana pasada los estudiantes de ESO realizaron el taller de vídeo "Mil y un formas de ser Youtuber" que en semanas anteriores habían realizado ya sus compañeros y compañeras de DBH.
Recordemos que el Gobierno de Navarra, a través de Euskarabidea -Instituto Navarro del Euskera, ha puesto en marcha el programa de promoción del euskera en la cultura digital Sarean Euskaraz. Gracias al Servicio Técnico de Euskera de Roncal, se ha organizado un curso sobre cultura digital, en concreto sobre el fenómeno Youtuber que se ha adaptado en el centro para extenderlo a la ESO. En él los estudiantes han aprendido a entender, grabar y crear audiovisuales.