2022(e)ko apirilakren 11(a), astelehena

Erronkaribarko ikasleak Bardean / Visita a las Bardenas

 NAVARRA TV-ren ERREPORTAJEA REPORTAJE DE LA VISITA DE NAVARRA TV


Martxoaren 28an eta 29an, Julian Gayarre eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleek eta Erronkariko Ainariak institutukoek Bardea zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten, Erronkaribarko biztanleek milaka urteko eskubideak baitituzte bertako lurretan.

Hiru izan ziren Bardean ezagutzera eman ziren eszenatokiak: artzain transhumantearen bizitza, Bardeako ibilbidea eta Aguilaresko Bardeako Informazio Zentroan tailer arkeologikoak egitea. Gainera, Ainariak institutuak Cabanillasko aterpetxean egin zuen lo, eta Julian Gayarre eskolak Tuterako aterpetxean.

Los días 28 y 29 de marzo el alumnado de Primaria de la escuela Julián Gayarre y el del instituto Ainariak de Roncal tuvieron la oportunidad de conocer de forma directa la Bardena, sobre cuyas tierras tienen derechos milenarios los habitantes del valle de Roncal.

Tres fueron los escenarios que se dieron a conocer en la Bardena: la vida del pastor trashumante, un recorrido por la Bardena y la realización de talleres arqueológicos en el Centro de Información de las Bardenas Reales en Aguilares. Además el instituto Ainariak durmió en el albergue de Cabanillas y el de Julián Gayarre en el albergue de Tudela.



ARGAZKI GUZTIAK HEMEN / TODAS LAS FOTOS AQUÍ

Artzain transhumantearen bizitza

Ibarretik Fustiñanara bidaia luzea egin ondoren, erronkariar espedizio osoa, Bardeako goardek eta Batzarreko kideek gidatua, Domingo Urzainqui artzain burgiarra zegoen korral eta larreetara iritsi zen. Gure artzainak benetan sufritu egin zuen ikasle gazteenek egindako galdera zailei erantzun ahal izateko.

Horien jakin-mina asebeterik, artaldea hurbiletik ikusteko eta erronkariar artzainak bere ganadua gobernatzen duen korralaren ondotik pasatzeko aukera izan genuen.

Nahiz eta eguneko eguraldia txarra ez izan eta eguzkia ere herabe ageri zen, haizea freskoa zen eta denek sumatu zuten artzain transhumanteen bizitza gogorra zela. Hala ere, ikasle gehienak Domingorekin denbora gehiago geratzeko asmoa agertu zuten, eta, are gehiago, adierazi zuten prest zeudela artzaina laguntzeko transhumatziak iraun dezakeen ia 10 egunetan.

Arkeologia-tailerrak

Bardeako Batzarrak pertsonalki prestatu zuen paellaren ondoren, Lehen Hezkuntzako autobusa Bardea zeharkatzera abiatu zen, eta Ainariak institutua Aguilarretako Informazio Zentroan geratu zen arkeologia tailerrak egiteko. Haietan, Brontze Aroko Bardeako bizimodua -eskualde horretako garai distiratsuena- nolakoa zen ezagutzeko aukera izan zuten eta horretarako hainbat jardueratan txandakatzen joan ziren, 

Gure ikasleek zeramika egin zuten garaiko teknikaren arabera, eta brontzezko armak eta tresnak egin zituzten. Prozesu luze bat egin zuten, mineralaren galdaketatik hasi eta eraikitako tresnak zizelkatu eta modelatzeraino. Gainera, erromatarren garaiko Bardeako etxe bat induskatu zuten, bildutako aurkikuntzak aztertuz, eta gezi kolpe batez hildako gizon baten gorpua atera zuten, arma hilgarriaren punta harrizkoa zela jabetuta.

Hurrengo egunean, Lehen Hezkuntzak egin zituen jarduera horiek, bere adinerako egokituz.

Ibilbidea Bardean barrena

Astelehenean Lehen Hezkuntzak egin zuen Bardeako ibilbide handia, eta asteartean Ainariak institutuak.

Ibilbidea autobusez egin zen, eta zenbait toki berezitan gidari batek Bardeako ezaugarri nagusiak azaldu zituen: historia, geografia oro har, geologia, botanika eta fauna...

Era berean, argi geratu zen enklabearen garrantzi militarra, hegazkinen presentzia eta jarduera ez baitzen oharkabean igaro.

Horrek guztiak aukera eman zien ikasleei erronkariar lurraldearen zati honen iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hausnartzeko: Errege Bardea.

Eskerrak Bardeako Batzarrari

Azkenik, eskerrak eman behar dizkiogu Bardeako Batzarrari gure eskola eta institutuari eskaini dizkion erraztasun guztiengatik (logistikoak, ekonomikoak...), datozen urteetan jarraipena izatea espero dugun bisita hau antolatu ahal izateko.



La vida del pastor trashumante

Tras un largo viaje desde el valle hasta Fustiñana, toda la expedición roncalesa, guiada por el guarderío de Bardenas y los miembros de su Junta, llegaron al corral y pastos donde se encontraba el pastor burguiar Domingo Urzainqui, quien sufrió para poder contestar a las a veces difíciles preguntas planteadas por los alumnos y alumnas más jóvenes. 

Satisfecha su curiosidad tuvimos la oportunidad de ver de cerca el rebaño y  pasar junto al corral desde donde el pastor roncalés gobierna su ganado. 

A pesar de que el día no era malo e incluso lucía tímidamente el sol, el viento era fresco y todos fueron conscientes de lo duro de la vida de los pastores trashumantes. No obstante fueron mayoría los que manifestaron su intención de quedarse más rato con Domingo e incluso los que afirmaron que no les importaría acompañar al pastor en su regreso a roncal los casi 10 días que puede durar el trayecto.

Talleres arqueológicos

Tras la paella que preparó personalmente la Junta de Bardenas, el autobús de Primaria partió para recorrer la Bardena, mientras que el instituto Ainariak se quedó en el Centro de Información de Aguilares para realizar los talleres de arqueología. En ellos fueron rotando en diversas actividades que les permitieron conocer cómo era la vida en la Bardena en la Edad de Bronce, la época de mayor esplendor de esta comarca.

Nuestro alumnado elaboró cerámica según la técnica de la época y fabricó armas y utensilios de bronce, realizando un largo proceso que incluía desde la fundición del mineral hasta la talla y modelado de las herramientas construidas. Además excavaron una casa de la Bardena de época romana estudiando los hallazgos que iban encontrado y exhumaron el cadáver de un hombre muerto por un flechazo en la que la punta del arma letal era de piedra. 

Al día siguiente fue Primaria quien realizó estas actividades adecuándolas para su edad.

Recorrido por las Bardenas

El lunes fue Primaria quien recorrió la gran extensión de la Bardena, mientras que el martes fue el turno en el que lo hizo el instituto Ainariak.

El recorrido se realizó en autobús, con varias paradas en las que un guía explicaba las principales características de la Bardena: historia, geografía en general, geología, botánica y fauna... 

También quedo patente la importancia militar del enclave ya que la presencia y actividad de los aviones no pasó desapercibida.

Todo lo anterior permitió y permitirá reflexionar al alumnado sobre el pasado, presente y futuro de esta parte del territorio roncalés: las Bardenas Reales.

Agradecimiento a la Junta de Bardenas

Finalmente es preciso agradecer a la Junta de Bardenas todas las facilidades ofrecidas (logísticas, económicas...) a nuestra escuela e instituto para poder organizar esta visita que esperemos pueda tener continuidad en años venideros.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina