Ekainaren 22an omenaldi hunkigarria egin zitzaien Julián Gayarre eskolatik Ainariak instutura jauzi eginen duten ikasleei. Hemen dauzkazue Loreari, Ikerri, Izei, Helene eta Alaitzi jarri zitzaizkien bertsoak. Pena Miguel Ángel falta genuela!
*Erabili azpitituluen aukera bertsoen letra irakurtzeko
El 22 de junio se celebró un emotivo homenaje a los alumnos y alumnas que saltarán al instituto Ainariak desde la escuela Julián Gayarre. Aquí tenéis los bertsos que se ofrecieron a Lorea, Iker, Izei, Helene y Alaitz. ¡Lástima que faltara Miguel Ángel!
*Usad la opción de subtítulos para seguir mejor los bertsos.
LOREA
Hasieratik zu hain dotore
jantzi eder horiekin
lasaitasuna ere transmititzen
duzu irribarre horrekin
Marrazkilari ederra zara
baita idazle bikaina
Harry Potterren jarraitzailea
Hauxe da gure Lorea
IKER
Nikarekin paseo ederrak
ematen dituzu Izaban
Frontoiean jolasten ere
orduak dituzu eman
Aitona oso maiteko duzu
baita bere anekdotak
zorte on hurrengo urtean Iker
bazoaz DBHra.
IZEI
Perretxiko zalea zu zara
jakin minez betea
eskia oso gustuko duzu
eta baita irakurtzea
Bizikletan (zu) ikusten zaitugu
Ibaxako errepidetan
Izei basozaina izanen dela
argi daukagu eskolan.
ALAITZ
Gure Alaitz agurtzeko ordua
heldu da Erronkarira
barre ta bitxikeriz betea
sortzen diguzu algara
Goxotasuna ere transmititzen
duzu zure aldartean
ingurukoak beti laguntzen
jarraitu dezazula
HELENE
Marrazkilari bikaina zara
irudimenez betea
horregatik du zure katuak
Aristoteles izena
Eskia eta mendia gustuko
dituen kirolaria
hauxe da gure eskolako Helene
patinatzaile bikaina
AMAIERA
Talde bikaina zarete zuek
txikitatik maitatuak
a ze momentu onak zuekin
bizi izan ditugunak
Eskola guztiaren partetik
hartu gure esker onak
hoberena opa dizuegu
zuen etorkizunean!
Talde bikaina zarete zuek
txikitatik maitatuak
a ze momentu onak zuekin
bizi izan ditugunak
Eskola guztiaren partetik
hartu gure esker onak
hoberena opa dizuegu
zuen etorkizunean!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina